Itxi

Estreinaldiak

'Millenium'en amaiera eta Clooneyren lan berria, zinema-aretoetan

Erredakzioa

'Los hombres que miraban fijamente a las cabras', 'Corazon rebelde' eta 'Cazadores de dragones' estreinatuko dituzte aste honetan.

Millennium 3, sagaren azken atala, estreinatuko dute aste honetan eta baita George Clooneyren, Ewan McGregorren, Kevin Spaceyren eta Jeff Bridgesen Los hombres que miraban fijamente a las cabras ere. Bridges Corazon rebelde filmagatik hautagai da.

Los hombre que miraban fijamente a las cabras filmak sekulako aktore-zerrenda du. Gran Heslovek zuzentzen du eta George Clooneyk, Ewan CmGregorrek, Jeff Bridgesek eta Kevin Spacey protagonizatzen dute. Bob Wilton (McGregor)&' || 'nbsp;kazetaria historia handi baten bila dabil eta Lyn Cassadyrekin (Clooney)&' || 'nbsp;bat egiten du. Unaitate militar berezi baten parte da eta bertako kideek botere harrigarriak dituzte.

Daniel Alfredson zuzendaria da ''Millennium 3: La reina en el palacio de las corrientes de aire'' filmaren zuzendaria, bigarrenean egin zuen bezala. Stieg Larssonen literatur-sagari amaiera emango diote horrela.

Lisbeth Salanderrentzat (Noomi Rapace)&' || 'nbsp;ez da giro onik. Hilketa hirukoitza egin duela egozten diote eta bera hiltzen saiatzen ari diren indar ilunengatik ihesi dabil. Michael Blomkvist (Michael Nyqvist) kazetariaren laguntza jasoko du eta Salanderren akusazioa bertan behera uzteko lan egingo du.

Thomas Cobben eleberrian oinarritzen da Corazón rebelde eta Scott Cooper zinemagilearen lehen lana da. Porrotaren eta luditzearen inguruko historia da eta Maggie Gyllenhall eta Jeff Bridges dira protagonistak. Azkenak Urrezko Globo bat irabazi zuen lan honengatik eta Oscarra irabazteko hautagai nagusietako bat da.

Guillaume Ivernel eta Arthur Qwak zuzendariek Cazadores de dragones estreinatuko dute aste honetan. 3Dtako animaziozko film bat da eta izen bereko telesailean oinarritzen da. 70 herrialdetan ikusi du argia, baita gure artean ere.

Zoe txikiak maitagarrien ipuinak maite ditu eta Lord Arnold bere osabari lagundu nahi dio dragoi bate desagertarazten. Gwizdo eta Lian-Chu ehiztariei laguntza eskatzen die horretarako.

Gerardo Herrero egileak ''El corredor nocturno''ren adaptazioa egin du. Hugo Burelen eleberria oinarri hartuta, pantaila handira eraman du historia, Leonardo Sbaraglia, Miguel Angel Sola eta Erica Rivas protagonistak dituelarik.

Eduardo (Sbaraglia)&' || 'nbsp;gizon urduria da eat lanaren ostean, korrika egitera joaten da beti. Raimundo Conti (Solá) ezagutzen da eta guztia aldatzen da, gizon lasaia ustez, baina Eduardoren bizitza infernu batean bihurtuko du.

Bideoak (4)