Itxi

Goya sarien ondoren

'Celda 211' eta 'Agora', posta seiluetan ere

Erredakzioa

320.000 aleko tiradarekin, kalean da jada Daniel Monzonen filmaren seilua. Apirilaren 5ean irtengo da Agora pelikularena. Espainiaren zinemaren inguruko lehen filatelia-bilduma da hau.

Kalean da Espainiar zinemaren inguruko lehen filatelia-bilduma. 2009ko Goya sarietako bi pelikula nagusienen seiluak argitaratu dituzte: Daniel Monzon zinemagilearen Celda 211 lanarena eta Alejandro Amenabarren Agora filmarena. Zinema Akademiaren eta Correos etxearen arteko akordioari esker, dagoeneko eros dezakegu Celda 211 pelikularen seilua. Agorearena, aldiz, laster izango da kalean.

Monzonen pelikularen seilua martxoaren 9tik dago kalean, 320.000 aleko tiradarekin. Pelikularen kartela eta Goya Saria daude bertan ikusgai, film honek irabazi zituen zortzi sariak gogora ekartzeko asmoz. 2009ko Goya ekitaldian nagusi izan zen Celda 211, film onenarena saria, zuzendari onenaren saria, gidoi egokitu onenaren saria eta aktore nagusi onenaren saria irabazi baitzituen. Apirilaren 5an izango da kalean Agora filmaren seilua, 320.000 aleko tiradarekin kasu honetan ere. Zazpi Goya irabazi zituen filmak, eta pelikularen kartela eta sari guztien irudiak ikus daitezke bertan.

"Seiluak bere garaiko oroimena dira, eta garai bakoitzeko onena islatzen dute'''', esan du Correos etxeko zuzendari Sixto Herediak. Hori dela-eta, espainiar zinemari eskainitako bildumak ale gehiago izango ditu. Datozen hilabeteotan Fernando Fernan-Gomez eta Jose Luis Lopez Vazquez aktoreak omentzeko aleak ere kaleratuko dituzte.


Albisteak (1)