Itxi

Laburbira

Euskarazko film laburrak, errepidean

eitb.eus

Otsailaren 25etik martxoaren 20ra, euskarazko zortzi film labur 27 herritan erakutsiko dituzte, Topagunea euskara elkarteen federazioak hamahirugarrenez antolatu duen Laburbira ekimenean.

Otsailaren 20tik aurrera, euskarazko zortzi film labur 27 herritan ikusi ahalko dira, Laburbira ekimenari esker: “Zea Bingo” (Ane Urkiola), “Erreplika” (Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri), “Jorrai” (Uda Films), “Fishura” (Yago Mateo), “Bere bizitzetako bat” (Aitor Gametxo), “Brunilda” (Eriz Alberdi), “Hartx Txiki” (The Arlotes eta Uraitz Soubies) eta “Semeak” (Iker Azkoitia).

Herriotan, ordu eta laurdeneko emanaldiak antolatuko dituzte, eta, horietako batzuetan, lanon, fikziozko eta animaziozko istorioen eta dokumentalen, zuzendariekin solasaldiak egingo dituzte.

Geldialdi hauek egingo ditu Laburbira zirkuituak Euskal Herrian eta Frantziako hiriburuan: Hernani (02/25), Sondika (02/27), Bergara (02/28), Arrasate (03/02), Arespalditza (03/04), Gasteiz (03/07), Basauri (03/09), Soraluze (03/10), Hondarribia (03/11), Azkoitia (03/11), Paris (03/12), Areatza (03/12), Usurbil (03/13), Aretxabaleta (03/15), Lazkao (03/15), Larraintzar (03/16), Guardia (03/17), Ermua (03/17), Zumaia (03/17), Urkabustaiz (03/18), Igorre (03/18), Araia (03/19), Berriozar (03/19), Mutriku (03/20) eta Ordizia (04/06).

Gainera, Azpeitira eta Etxebarrira ere helduko da euskarazko ikus-entzunezko sormenaren lagina, baina oraindik ez dute data zehaztu.

Topaguneak antolatzen du Laburbira, tokian tokiko euskara elkarteekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzaz.