Itxi

Bartzelonako zinemaldia

"Amama", fikziozko lan onena zinemaldia.cat jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Asier Altunaren filmak, “Jai Alai Blues”ek eta “Gure Sorlekuaren Bila” lanak irabazi dituzte Urrezko Txapelak Bartzelonako jaialdian. “Pikadero” lanak aipamen berezia jaso du.

Iraia Elias protagonista, "Amama" filmeko eszena batean

"Amama", "Jai Alai Blues" eta "Gure Sorlekuaren Bila" filmak izan dira zinemaldia.cat Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako jaialdiko Urrezko Txapelen irabazleak. Gainera, epaimahaiak aipamen berezia egin dio "Pikadero" filmari, antolatzaileek astelehen honetan jakinarazi dutenez.

Bart banatu dira jaialdiko sariak, eta "Amama" Asier Altunak zuzenduriko lanak fikziozko pelikularik onenaren Euskadi Basque Country-Urrezko Txapela saria irabazi du, "sinbolismo, poesia eta estetikaren bitartez euskal arimaren barne hausnarketa bat lortzen duelako, bai tradizioa eta bai aurrerapena laudatuz".

Halaber, Ben Sharrock zinemagilearen "Pikadero" filmak epaimahaiaren aipamen berezi bat jaso du, "krisi garaian dauden gazteen errealitateari gerturatzeagatik, umore, komikotasun eta samurtasuna erakutsiz, eszenaratze original batekin".

Dokumentalei dagokienez Euskadi Basque Country-Urrezko Txapelaren irabazlea Gorka Bilbaoren "Jai Alai Blues" izan da. Filmak "euskaldunen eta estatubatuarren hurbileko historiaren hutsune bat betetzen du, gai ezezagun bat aukeratuz eta abileziaz nahasten duelarik espektakulua eta oreka, material zaharrak eta gaur egun egindako grabaketak", epaimahaiaren esanetan.

Azkenik, "Gure Sorlekuaren Bila" lanak Euskarazko lanik Onenari Azkue Fundazioa-Urrezko Txapela lortu du, "euskal nortasunaren bilaketa islatzea lortzen duelako abentura zinematografiko zintzo, erraldoi eta umoretsu baten bitartez".

Jaialdiko epaimahaikideak, Pere Vall (Fotogramas), Patrícia Bonet (Catalan Films), Agustí Argelich (Filmets), Miki Esparbé (aktorea) eta Melina Matthews (aktorea) izan dira.

rea) izan dira.rea) izan dira.

Albisteak (1)