Itxi

Film laburrak

Telmo Basterretxearen artearen gorazarrea saritu dute Madrilen

N.V. | eitb.eus

Leer en Castellano

“La persona que más admiro” Telmo Basterretxearen film laburra saritu dute Showing Film Awards 17 eta 25 urte arteko zinemagileen nazioarteko lehiaketan.

“La persona que más admiro” Telmo Basterretxea hondarribiarraren lana saritu dute Showing Film Awards Showing Foundationek eta Valbuena Madrilgo Unibertsitate Zentroak antolatutako lehiaketan, Bidasoko Hitzak jakinarazi duenez.

Sarion helburua gazteok, ikus-entzunezkoen bidez, giza balioen gaineko kontzientzia hartzea da, eta, aurten, “idealista eta ameslarien” inguruko lanak aurkeztu behar izan dituzte parte-hartzaileek.

Guztien arteko irabazlea “La persona que más admiro” izan da, Telmo Basterretxea gipuzkoarrarena. Besteak beste, Yvone Blake oscardunak eta Koldo Eguren ekoizleak osatu dute 5.000 euroko saria jasoko duen lana ebazteko epaimahaia.

Eva umeak munduan gehien miresten duen pertsona, aitona, definitzeko egin beharreko lan bat da artea goresten duen filmaren abiapuntua.