Itxi

“El último verano”

Leire Apellaniz zinemagileak Montevideon aurkeztuko du film berria

N.V. | eitb.eus

Leer en Castellano

Euskal zinemagilearen lanak Miguel Angelen istorioa kontatzen du: hiru hamarkadaz Estatu osoan aire libreko zinema emanaldiak programatu eta gero, bere negozioa arriskuan ikusten du.

El último verano

Leire Apellaniz (Bilbo, 1975) zuzendari, gidoilari eta ekoizleak Montevideon, Uruguaiko Zinema Jaialdian, aurkeztuko du “El último verano”, bere ibilbidean zuzendutako lehen film luzea.

Atlantikoaz haraindiko herrialdeko zinemaldia martxoaren 22tik apirilaren 1era egingo dute, eta “Nuevos realizadores” eta “Ojo con el cine” ataletan proiektatuko dute Apellanizen lana.

'El último verano' filmak udaro aire libreko zinema emanaldiak antolatzen dituen enpresari umil baten egunerokoa erakusten du; zinema digitalaren bultzadaren eraginez, bere eskaintza, 35mm-ko euskarri klasikoan oinarritua, zaharkituta geldituko da, eta aurtengoa azken uda izan liteke, ondorioz, bere negozioarentzat.