85 urte zituen
Chus Lampreave aktorea hil da
Agentziak | Erredakzioa
Madrildar aktoreari Pedro Almodovarren eskutik etorri zitzaion ospea, 80ko hamarkadan, eta ohiko aurpegia zen espainiar zineman. Almerian hil da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Chus Lampreave aktore ezaguna, hogeita hamar film baino gehiagotan bigarren mailako aktore gisa aritu eta Pedro Almodovarren eskutik ospea ezagutu zuena, hil da, 85 urte zituela, Almerian, Andaluziako Gobernuren Osasun ordezkaritzak iragarri duenez.
María Jesús Lampreavek 1958an egin zuen debuta kameraren aurrean, Jaime de Armiñan zuzendariaren agindupean, eta berarekin egin zuen "Mi querida señorita" (1971), "El amor del capitán Brando" (1974) eta "Nunca es tarde" (1977). Geroago, Berlangak bere trilogiarako deitu zuen: "La escopeta nacional" (1977), "Patrimonio nacional" (1980) eta "Nacional 3" (1982), baita "Moros y cristianos" (1987) filmerako ere.
Ia beti bigarren mailako paperak egin zituen, baina oso ospetsua egin zen, batik bat 80ko hamarkadatik aurrera, Pedro Almodovarren filmetan atera eta gero.