Itxi

Saria

Javier Agirresarobe: argazki-zuzendari handi baten biografia

Erredakzioa

Sei Goya sari eskuratu ditu Mar Adentro eta Los Otros filmei esker eta Woody Allen edo Milos Forman bezalako zuzendariekin lan egin du.

Javier Agirresarobe Eibarren jaio zen 1948ko urriaren 10ean eta zinema munduko argazki-zuzendari garrantzitsuenetarikoa da.

¿Qué hace una chica como tú en un sitio como este? filmean egin zuen lan lehen aldiz formatu luzean eta La&' || 'nbsp;Muerte de Mikelen ekoizlea izan zen.

Alejandro Amenabarrekin batera etorri zitzaion ospea, Los Otros eta Mar Adentro filmetan lan egin baitzuen berarekin. Azken horrekin nazioarteko film onenari Oscar saria jaso zuen 2005ean eta seigarren Goya saria (Soldados de Salamina, Los Otros, El perro del hortelano, Antártida eta Baltenebros filmekin jasotakoen ostean) eskuratu zuen argazki-zuzendari bezala. Gainera, Zilarrezko Hartza eman zioten Berlinalen Pilar Miroren Beltenebros filmarengatik eta Espainiako Zinematografia saria eman zioten 2004an.

Nazioartean paper nabarmena izan du, Milos Forman (Los Fantasmas de Goya) , Woody Allen (Vicky Cristina Barcelona), John Hilcoat (La Carretera) eta Chris Weitz (Luna Nueva) bezalako zuzendariekin lan egin baitu.