Itxi

Zinemaldia

FANT 2010, erdi armiarma erdi emakume

Erredakzioa

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 2an hasiko da kartelean agertzen den izaki fantastikoaren esnatzearekin. Gaitzerdi Teatrok prestatu du ikuskizuna.

FANT&' || 'nbsp;jaialdiak aurtengo (16. edizioaren) irudia aurkeztu du eta egun horietan izango diren jarduera paraleloak aurkeztu dituzte, kontzertuak edota kale-antzerkia, kasu.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren, FANTen, irudiak bizia ematen dio berriro zain dagoen eta era enigmatikoan ehotzen ari den erdi armiarma, erdi emakume den izaki fantastikoari. Gaitzerdi Teatro taldeak antzeztuko duen izaki horren esnatzearen eszenifikazio ikusgarria izango da igandean, maiatzaren 2an, eguerdiko 13:00etan Abandoibarran, Guggenheim Bilbao Museoko armiarmaren ondoan. FANTen aperitibo gisa kontzertu bat programatu da Kafe Antzokian, apirilaren 30ean, gaueko 21:00etan, The Master Plan eta Teté Delgado y los ciclones taldeekin.

Zinemari dagokionez, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen FANT jaialdiak 362 laburmetrai jaso ditu edizio honetan -2009an jasotakoen hirukoitza baino gehiago-. Laburmetrai horiek, epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren bi lanei zuzendutako 3.000 euroko bi sari berriak eskuratu ahal izango dituzte. Horrez gain, 150 laburmetraia inguru aurkeztu dira, baita ere, nontzeberri.com kultur atariak antolatu duen nazioarteko online lehiaketan. Horietatik hoberenak Zinemaldian erakutsi eta sarituko dira, Nontzefilmak sekzioaren barruan. Fantrobia sariak, aurrean karrera bikaina izan dezaketen gazteen talentua sarituko du berriro ere.

Bideoak (1)