Europako Zinema Astean
'Metropolis' filmaren bertsio osoa Gasteizen estreinatuko dute
Erredakzioa
Emanaldia larunbatean izango da, Gasteizko Principal Antzokian. Europako Zinema Astea inauguratuko dute horrela, eta bertan izango dira Patxi López lehendakaria, Blanca Urgell eta Alex de la Iglesia.
Maiatzaren 8an, ''Metropolis'' filmearen bertsio osoa estreinatuko dute Gasteizko Principal Antzokian, estatu mailan lehen aldiz. Gainera, filmearen jatorrizko partitura zuzenean joko du Bilbao Philarmonia orkestrak. Patxi Lopez lehendakaria, Alex de la Iglesia eta Blanca Urgel Kultura Sailburua izango dira bertan.
Mundu mailako ondare dokumental izendatu zuen UNESCOk Fritz Langen luzemetraia, eta lehen filma izan zen izendapen hori lortzen. 2008an, Buenos Airesen, filmearen negatibo ezezagun bat aurkitu zuten, ordura arte ezagutzen ez zen pelikularen zati batekin. Zati berri horrekin filma zaharberritu dute, eta joan den otsailaren 12an egin zuten lan osoaren estreinaldia Berlingo Brandemburgo atean. Berlinale Berlingo Nazioarteko Zinamldiaren 60.urteurrena ospatu zuten filmaren bertsio osoaren estreinaldiarekin.
Orain, zaharberritutako lan hori Espainian izango da ikusgai, eta estatu mailako estreinaldia Gasteizen egingo da, Principal Antzokian. Gainera, filmearen jatorrizko partitura zuzenean joko du Bilbao Philarmonia orkestrak.
Europako 20 filme, Euskadiko zinema aretoetan ikusgai
Metropolis filmearen proiekzioarekin ekingo diote Europako Zinemaren Euskadiko Asteari. Maiatzaren 10etik 15era bitartean, Europa mailako 20 filme proiektatuko dituzte hiriburu ezberdinetako zinematan. Ikusgai izango dira, besteak beste, Amarcord (Fellini),&' || 'nbsp;Una Jornada Particular (Ettore Scola) edo In the Loop, britainiarra (egokitutako gidoi onenaren oscarra lortzeko izendatua.
Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Bilboko Multi eta Renoir zinema aretoetan izango dira emanaldiak. Sarreren prezioa, aldiz, 4 eurokoa. Kultura Bonuaren aktibazio berezia egingo du Eusko Jaurlaritzak sarreren prezioan.