Itxi

Palmaresa

Giza Eskubideen Zinemaldia: 'Mary and Max' eta 'Angry Man' saridun

Erredakzioa

Ikusleen Saria Film Luze Onenari eta Gazteen Saria Film Labur Onenari saria eman diete, hurrenez hurren. Amnesty Internationalek 'El problema. Testimonio del pueblo saharaui' saritu du.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 8. edizioak ''Angry Man'' (Norvegia), ''Mary and Max'' (Australia) eta ''El problema. Testimonio del pueblo saharaui'' (Espainia). Lehenak gazteen saria film labur onenari eskuratu du, bigarrenak ikusleen saria film luze onenari eta hirugarrenak Amnesty Internationalek eman du.

"Giza eskubideen defentsan eta hedatzean egin duen ekarpenagatik" saritu dute ''El problema. Testimonio del pueblo saharaui'', Jordi Ferrer eta Pablo Vidalen filma.

''Angry Man''ek 8,28ko batezbesteko nota jaso du film labur onenaren saria eskuratzeko. ''Mary and Max''ek, (Adam Elliotena, 2003an Animaziozko Film Labur Onenari Oscar saria eskuratu zuen) bere aldetik, 9,49ko batezbesteko nota eskuratu du, film luze onenari saria eskuratzeko.

Bideoak (1)