Itxi

Palmaresa

Giza Eskubideen Zinemaldia: 'Angry Man' film laburra saridun

Erredakzioa

Anita Killi Norvegiarrak zuzendutako lanak irabazi du gazteen film labur onenari saria.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 8. edizioak ''Angry Man'' (Norvegia), ''Mary and Max'' (Australia) eta ''El problema. Testimonio del pueblo saharaui'' (Espainia) saritu ditu. Lehenak gazteen saria film labur onenari eskuratu du, bigarrenak ikusleen saria film luze onenari eta hirugarrenak Amnesty Internationalek eman du.

"Giza eskubideen defentsan eta hedatzean egin duen ekarpenagatik" saritu dute ''El problema. Testimonio del pueblo saharaui'', Jordi Ferrer eta Pablo Vidalen filma.

''Angry Man''ek 8,28ko batezbesteko nota jaso du film labur onenaren saria eskuratzeko. ''Mary and Max''ek, (Adam Elliotena, 2003an Animaziozko Film Labur Onenari Oscar saria eskuratu zuen) bere aldetik, 9,49ko batezbesteko nota eskuratu du, film luze onenari saria eskuratzeko.

Angry Man / Sinna mann

Existitu behar ez diren sekretuei buruzko lana da Angry&' || 'nbsp;Man. Ama-arraia hiltzean, Boj-ek nahikoa dela erabaki, eta bere ametsei esker aurrera egitea erabakitzen du.

Gazteen Saria Film Labur onenari, puntuazioa:

Angry Man / Sinna Mann 8,29

Kavi 8,11

Edgar 7,87

Heroinas sem nome 7,64

Der Speiseplan / The&' || 'nbsp;Menu 7,54


Albisteak (1)

Bideoak (1)