Itxi

Gasteizko Principal Antzokian

'Metropolis' filmaren estreinaldia, Europako Zinema Asteari ekiteko

Erredakzioa

Estatu mailan lehen aldiz izango da ikusgai filmearen bertsio osoa. Bertan izango dira Patxi Lopez, Cristina Garmendia, Blanca Urgell eta Alex de la Iglesia, besteak beste.

Larunbat honetan, Europako Egunaren bezperan, ''Metropolis''&' || 'nbsp; filmearen bertsio osoa estreinatuko dute Gasteizko Principal Antzokian. Estatu mailan lehen aldiz izango da ikusgai osorik film luze ezaguna. Gainera, lanaren jatorrizko partitura zuzenean joko du Bilbao Philarmonia orkestrak.

Emanaldi berezi hau izango da Europako Zinema Astearen inaugurazio galaren oinarria. Europar&' || 'nbsp;Batasunaren Espainiar presidentzia dela-eta antolatu dute ekitaldia, eta bertan izango dira, besteak beste,&' || 'nbsp;Patxi Lopez lehendakaria, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza Ministroa, Blanca Urgel Kultura sailburua eta Alex de la Iglesia Zinema Akademiaren zuzendaria. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia.

Mundu mailako ondare dokumental izendatu zuen UNESCOk Fritz Langen film luzea, eta lehena izan zen izendapen hori lortzen. 2008an, Buenos Airesen, pelikularen negatibo ezezagun bat aurkitu zuten, ordura arte ezagutzen ez zen pelikularen ordu erdiko zati batekin. Zati berri horrekin pelikula zaharberritu dute, eta joan den otsailaren 12an egin zuten lan osoaren estreinaldia Berlingo Brandemburgo atean. Berlinale Berlingo Nazioarteko Zinamldiaren 60.urteurrena ospatu zuten filmaren bertsio osoaren estreinaldiarekin. Orain, zaharberritutako lan hori Espainian izango da ikusgai, eta estatu mailako estreinaldia Gasteizen egingo da, Principal Antzokian.

Europako 20 filme, Euskadiko zinema aretoetan ikusgai

Metropolis filmearen proiekzioarekin ekingo diote Europako Zinemaren Euskadiko Asteari. Maiatzaren 10etik 15era bitartean, Europa mailako 20 filme proiektatuko dituzte hiriburu ezberdinetako zinematan. Ikusgai izango dira, besteak beste, Amarcord (Fellini),&' || 'nbsp;Una Jornada Particular (Ettore Scola) edo In the Loop, britainiarra (egokitutako gidoi onenaren oscarra lortzeko izendatua.

Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Bilboko Multi eta Renoir zinema aretoetan izango dira emanaldiak. Sarreren prezioa, aldiz, 4 eurokoa. Kultura Bonuaren aktibazio berezia egingo du Eusko Jaurlaritzak sarreren prezioan.

Bideoak (1)