Bilboko Zinemaldi Fantastikoa
FANT 2010eko Pelikula Onenaren saria 'Valhalla Rising' filmarentzat
Erredakzioa
Aurtengo laburmetrai onenak Garcia Ibarraren Protopartículas eta Obertiesen eta Vogelen Full employment aukeratu dituzte. Gainera, Nontzefilmak bere lan onenak ere hautatu ditu.
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Valhalla Rising filmari eman dio aurtengo Sail Ofizialeko Pelikula Onenaren saria.
Bikingoei buruzko luzemetrai hau saritu dute, epaimahaiaren aburuz "Erdi Arora ere errealistan hurbiltzen" gaituelako. Honekin batera, "bere ikusmen dotorea eta lortutako giro bikaina" ere nabarmendu dute. Danimarka eta Britainia Handiaren arteko ekoizpena izanda, Nicolas Winding Refn zinemagileak zuzendu du zinta.
Laburmetraien sailari dagokionez, Epaimahaiaren Film Laburraren saria Chema Garcia Ibarrak zuzendutako Protoparticulas laburmetraiari eman diote. Ikusleen Saria, bestalde, Thomas Obertiesek eta Matthias Vogelek ekoiztutako Full employment film laburrarentzat izan da. Aipamen bakoitzak 3.000 eurotako sari ekonomikoa dakar.
Larunbat arratsalde honetan, Capitol Zinema-aretoak hartuko du sari-banaketa. Igandean bertan amiera emango diote 2010eko FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoari. Hori dela eta, film irabazleak proiektatuko dituzte. Era berean, Psicosis eta Qué fue de Baby Jane klasikoak ere izango ditugu ikusgai.
Nontzefilmak 2010eko irabazleen zerrenda
Nontzeberri kultura webguneak antolatutako Animazio eta Fikziozko Film Laburren lehiaketa Nontzefilmak ere lan irabazleen izenak ezagutzera eman ditu. Larunbat honetako ekitaldian film hauen aukeraketa bat proiektatuko dute. Hona hemen irabazle zerrenda:
Animazio Saila
- Gestación Agraria, Jon Manterola (Euskadi)
- La pérdida del juicio, Maria Manero Muro (Euskadi)
- Ez du izenbururik, Zuriñe Madrid Barbero (Euskadi)
Zinema Saila
- Barcelona Venecia, David Muñoz Palomares (Bartzelona)
- Mozkor Politikoa, Javi Alonso Arroyo (Euskadi)
- El hombre que olía a pedo, J. Prida / T. Prida (Euskadi)
Euskarazko lanik onena
- Elisabeta, Iñaki Reyna Mendizabal (Euskadi)