Izarrak eta zinema
Finantza krisia Cannesera heldu da
Erredakzioa
Michael Douglasen film berria, 'Wall Street', Frantziako hirian estreinatuko dute. Oliver Stone da zuzendaria.
Aurrera darrai Canneseko Nazioarteko Zinemaldia. Finantza krisia izango da gaurko izarra bertan, izan ere, Michael Douglasen film berria estreinatuko dute:&' || 'nbsp;Wall Streeten bigarren zatia, Oliver Stonen zuzendaritzapean.
Mathiew Amalricen Tournée eta Rizhao Chongquing txinarraren Wang Xiashuai ikusi ahal izan ziren atzo sail ofizialean. Gainera, 101 urteko Manoel de Oliveira portugaldarrak El extraño caso de la Angelica aurkeztu du Un certain regard atalean. Pilar Lopez de Ayala espainiarra da protagonista.
Ridley Scott zinemagilearen Robin Hood filmarekin ekin zioten aurtengo edizioari, eta Russell Crowe lan honen protagonista ere bertan izan zen. Cate Blanchett aktore australiarrarekin batera aurkeztu zuten filma.
Alfonbra gorrian aurpegi ezagun gehiago izan dira, ordea. Errauts hodeiak sor zitzakeen arazoak direla-eta azken egunotan kezkak sortu izan badira ere, epaimahaiko kideak eta lehen film honetako protagonistak dagoeneko Frantziako hirian daude.
Urrezko palma
Aurreko urteetako 20 edo 22 lanen aldean, aurten 18 film arituko dira lehian 2010eko Urrezko Palma eskuratzeko. Sail Ofizialean arituko direnen artean, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Biutiful dugu, Javier Bardem protagonista duen lana.
Doug Liman izango da Estatu Batuetako ordezkari bakarra lehiaketan, Seann Penn eta Naomi Watts aktoreen Fair game lanarekin. Frantziako ordezkaritzan Bertrand Tavernier dugu, La princesse de Montpensier filma aurkezteko.
Aurtengoan Tim Burton da epaimahaiko presidentea, eta berarekin batera Victor Erice eta Benicio del Toro ere arituko dira, besteak beste.