Itxi

Zinemaldia

Cannes 2010: Juliette Binoche eta Pablo Trapero, protagonistak

Erredakzioa

Javier Bardem (Penelope Cruz ez zen 'Biutiful' filmaren aurkezpenean izan) eta Takeshi Kitano izan ziren Frantziako jaialdian flash gehien erakarri zituztenak.

Alfonbra gorria aurrera darrai:&' || 'nbsp;Canneseko zinemaldiak ez du geldialdirik onartzen. Abbas Kiarostami iraniarrak Copie Conforme aurkeztuko du, Juliette Binoche protagonista delarik eta Xavier Beauvois frantziarrak Des Hommes et des dieux lana proiektatu du lehen aldiz. Pablo Trapero zuzendari argentinarrak Carancho lana aurkeztuko du Un certain regard atalean.

Javier Bardem eta Alejandro Gonzalez Iñarritu Canneseko alfonbra gorriko izarrak izan ziren, Penelope Cruzen ausentzia dela eta. Hala eta guztiz ere, Frantziako hirian ikusi dutela diote, baina ez du bere mutil-laguna lagundu Biutiful filmaren estreinaldira.

Canneseko zinemaldian sari bat eskuratzeko lehian dagoen gaztelaniazko film bakarra da Bardem eta Gonzalez Iñarriturena. Iñarritu "zinema munduko zuzendari handienetarikoa da" Bardemen ustez eta mexikarrak adierazi duenez, "orkestra zuzentzen nuen eta Bardemek instrumentuak jotzen zituen".

Naomi Campbell, Meg Ryan eta Adriana Sklenarikova (Christian Karembeu bere senarrarekin batera) izan ziren, besteak beste, atzoko aurkezpenean.

Joaquin Cortes dantzari espainiarra sorpresa handia izan zen alfonbra gainean. Gainera, Gael Garcia Bernal bere bikotearekin, Dolores Fonzi, Naomi Watts australiarra eta Ursula Andress suitzarra izan ziren.

Takeshi Kitano japoniarrak Outrage lan berria aurkeztu zuen Cannesen. Bere lehen filmetako ezaugarri nagusia zen biolentziara bueltatu da, jaialdia odolez bustiz.

Albisteak (3)

Bideoak (1)