Cannes 2010
Bardemek aktore onenaren saria jaso du 'Biutiful' filmagatik
Erredakzioa
Epaimahaiak Aktore Onenaren saria Javier Bardemi emantea erabaki du. Cannes-eko Urrezko Palma Uncle Boonmee film tailandiarrak lortu du.
2010eko Cannes Zinemaldiko 63. edizioa alfonbra gorria biltzear dago. Igande gau honetan epaimahaiak irabazleen zerrenda ezagutzera eman du, horrela zalantza guztiak argituz. Aurtengo apustuak oso zabalak izan dira eta ustekaberen bat izan dezakegula iragarri dute.
Javier Bardem aktore espainiarrak Urrezko Palma jaso du lejandro Gonzalez Iñarritu zuzendariaren Biutiful filmean egindako lanagatik.
''Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives'' (''Osaba Boonmeek bere iraganeko biziak gogoratu ditzake) film tailandiarrak, Apichatpong Weerasethakul zuzenduta, Canneseko Urrezko Palma jaso du.
Emakumezkoen artean, Juliete Binoche frantziarrak aktoresa onenaren Urrezko Palma jasoko du Copie conforme filmean egindako lanagatik.
Pelikula Onenaren Saria
Film Onenaren Urrezko Palmari dagokionez, pelikula batek ere ez ditu txaloaldi handiak lortu. Entzun diren izenen artean Xavier Beauvoisen Des hommes et des dieux, Lee Chang-dooen Poetry, Alejandro Gonzalez Iñarrituren Biutiful eta Mike Leighen Another year aurki ditzakegu.
Ingeles zinemagile hau bere bigarren Urrezko Palmaren bila dago. Izan ere, 1996. urtean sari hau eskuratu zuen Secret and lies filmagatik. Iñarritu mexikarra egoera berean dago. 2006.ean Babel lanagatik Zuzendari Onenaren golardoa lortu zuen. Abbas Kiarostami iraniarra ere bere bigarren Urrezko Palma irabaztera etorri da Cannesera, duela 13 urte El sabor de las cerezas filmagatik lortu ondoren.
Edizio honen epaimahaia
Irabazleen zerrenda osatu beharko duen epaimahaia entzute handiko artistez osatuta dago: Victor Erice zuzendari espainiarra, Benicio del Toro eta Kate Beckinsale aktoreak, bestak beste. Tim Burton epaimahaiburuak aurtengo irabazleen izenak ezagutzera emango ditu igande gaueko itxiera ekitaldian.