Itxi

Udalak baimena eman du

Bollywoodek Iruñean filmatuko du entzierroen inguruko filma

Erredakzioa

Ekainaren 15etik 18ra, ibilbideko hainbat kaletan grabatuko dute 'Zindagi milegi da dobara' lana. Bollywoodek Espainian egiten duen lehen filmaketa da.

Iruñeko Udalak baiezkoa eman du. Hortaz, Kanzaman indiar ekoiztetxeak Iruñeko kaleetan grabatu ahal izango du Zindagi milegi da dobara izeneko filma. Pelikula honen bukaeran San Ferminetako entzierroa korritzen dute protagonistek, eta, azkenean, benetako kaleetan grabatu ahal izango dute eszena hori.

Indiako ekoiztetxeak baimena eskatu zion Iruñeko Udalari, eta Udalak baiezkoa eman die orain. Beraz, ekainaren 15, 16, 17 eta 18an, hiru ordutan zehar, kaleok ixteko baimena emango dute. Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, zezen mantsoekin grabatuko dute, ibilbideko bi tartetan. Gainera, segurtasun neurri guztiekin lan egitea eta eguneroko bizimoduan ahalik eta gutxien eragitea eskatuko diete ekoiztetxeko arduradunei.

Udaleko arduradunek uste dute Iruñeko irudia nazioarte mailan zabaltzeko aukera paregabea izango dela hau, ''''entzierroen benetako irudia'''''' eskaintzeko aukera, alegia.

Ekoiztetxeak emandako datuen arabera, 70 milioi lagunek ikusiko dute filma Indian, eta 3 milioik nazioarte mailan.

Bollywoodek Espainian grabatzen duen lehen lana da.

Albisteak (1)

Bideoak (1)