Itxi

Zinema

Gene Wilder hil da 83 urte zituela

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Gene Wilder oso ezagun egin zen 60ko hamarkadatik aurrera, The Producers (1967), Young Frankenstein (1974) eta See No Evil, Hear No Evil (1989), filmei esker, besteak beste.

Gene Wilder, 'Young Frankenstein'en. Argazkia: Twentieth Century Fox

Gene Wilder aktorea hil da 83 urte zituela, Connecticuten (AEB). Aktorea oso ezagun egin zen 60ko hamarkadatik aurrera, The Producers (1967), Young Frankenstein (1974) eta See No Evil, Hear No Evil (1989) filmei esker, besteak beste.

John Walker-Pearlman ilobak Variety aldizkariari jakinarazi dio berria. Wilderrek alzheimer gaitza zuen, eta horren ondorioz hil omen da.

Zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria ere izan zen Wilder (1933), baina Hollywooden arrakasta handiena eman ziona komedia aktore lana izan zen, The Producers (1967), Young Frankenstein (1974) eta See No Evil, Hear No Evil (1989) filmetan, besteak beste.