Diru laguntza
Zineuskadik 150.000 euro emango ditu, zinema sustatzeko
Agentziak | Erredakzioa
Balorazio batzordeak 9 film laguntzea erabaki du: “Amama”, “Negociador”, “Yoko eta lagunak”, “Jai Alai Blues”, “Un otoño sin Berlín”, "Notas en movimiento", “Pos eso”, “Olentzero” eta “Txarriboda”.
Zineuskadi elkarteak 150.000 euro banatuko ditu fikziozko eta animaziozko filmak eta sormenezko dokumentalak sustatzeko eta horien publizitatea egiteko, eta orotara, bederatzi film izango dira laguntza jasoko dutenak, elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Zehazki, joan den apirilean deialdia argitaratu ostean, balorazio batzordeak bederatzi film laguntzea ebatzi du. Horrela, "Amama" (Txintxua Films), "Negociador" (Sayaka Producciones), "Yoko eta lagunak" (Somuga eta Dibulitoon Estudio) eta "Jai Alai Blues" (Berde Produkzioak) daude laguntza jasoko duten lanen artean.
Halaber, "Un otoño sin Berlin" (Gariza Producciones), "Pos eso" (Basque Films), "Notas en movimiento" (Sincro), "Olentzero eta Amilaren sekretua" (Baleuko) eta "Txarriboda" (Karambola Producciones) lanek ere jasoko dute laguntza.