Umore jaialdia
John Cleesek, Monty Phyton taldeko kideak, omenaldia jasoko du Bilbon
agentziak | erredakzioa
BBK Ja! Bilbao 2016 saria jasoko du, 20.000 eurokoa, urriaren 8an, Campos Eliseos antzokian.
VII. Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak (irailaren 28tik urriaren 9ra ospatuko da) John Cleese Monty Phyton taldeko kidea omenduko du aurten, umoreari eskaini dion ibilbide profesionalagatik.
BBK Ja! Bilbao 20.000 euroko saria jasoko du urriaren 8an, Campos Eliseos antzokian. Ekitaldian, Ruben Amon kazetariak elkarrizketatuko du, ikus-entzuleen aurrean.
Zuzentasun politikoak umore libreari nola eragiten dion aztertuko dute hainbat ekitalditan, tartean John Cleeserenean, hori izango baita aurten jaialdiaren gai nagusia.
Aktore britainiarra, baina, ez da edizio honetako izar bakarra izango, egitarauan aurreikusitakoaren arabera, Elvira Lindo idazlea, Joaquin Reyes eta Ernesto Sevilla umoristak eta Mathias Enard idazlea (Goncourt sariduna) ere izango baitira bertan.
baitira bertan.