Animazioa
'Psiconautas' filma Europako animazio sarietarako izendatu dute
Agentziak | Erredakzioa
Europako Zinema Akademiaren sariak abenduaren 10ean emango dituzte, Polonian.
“Pisconautas, los niños olvidados” euskal ekoizpena European Film Academyren sarietarako izendatu dute, animaziozko film onenaren atalean.
Zuzendaritzan eta gidoigintzan Pedro Rivero bilbotarra eta Alberto Vazquez coruñarra dituen filma Basque Filmsek ekoitzi du, Zirkozinerekin lankidetzan. Gainera, ETBren parte-hartzea du, eta iaz estreinatu zuten.
“Psiconautas”ek Birdboyren eta Dinkiren istorioa kontatzen du, hondamendi ekologiko batek jotako uharte batetik ihes egitea deliberatu duten bi neraberena. Bridboyk isolatu egin nahiko du, eta Dinkik, berriz, bidaia arriskutsua hasiko du, Birdboyk lagunduko dion itxaropenez.
European Film Awards Europako Zinema Akademiak ematen dituen sarien 29. edizioa abenduaren 10ean ospatuko dute, Polonian.
Filma 40 jaialditan baino gehiagotan egon da aurten, eta hainbat sari irabazi ditu.