Kargatzen...
Itxi

Los Angelesen

Zsa Zsa Gabor aktorea hil da, 99 urte zituela

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Los Angelesen zuen etxean hil da, bihotzekoak jota.

Zsa Zsa Gabor hil da. Argazkia: EFE

Zsa Zsa Gabor aktorea hil da Los Angelesen (AEB), 99 urte zituela. Azken urteotan, gaixo eta guztiz ahulduta egon da.

Aktorea bihotzekoak jota hilda da, familiartekoak eta Frederic von Anhalt senarra alboan zituela, Bel Air auzoan zuen etxean. Hori baieztatu du TMZ webguneak.

Ospitalera eraman badute ere, sendagileek ezin izan dute ezer egin hura suspertzeko.