Estreinaldia
'Crepúsculo'ren hirugarren atala, 'Eclipse', zinema-aretoetan
Erredakzioa
Liburuekin izandako arrakasta gainditzea lortu du film-sortak. Robert Pattinsonek, Kristen Stewartek eta Taylor Lautnerrek osatzen dute hiruko protagonista.
Crepúsculo sagaren hirugarren filma, Eclipse, mundu osoan estreinatu dute gaur. Mundu osoko milioika nerabe (eta ez hain nerabe) daude aspaldi estreinaldi horren zain.
Crepúsculo film-sortak liburuekin izandako arrakasta gainditu du pantaila handian:&' || 'nbsp;amodioa, ezamodioa eta akzio pilo bat du Eclipsek. David Slade zinemagilea da -Catherine Hardwicke eta Chris Weitz izan ziren aurrekoen zuzendariak- hirugarren film honen zuzendaria eta Stephanie Meyerren historiaren islada argia da.
Robert Pattinson (Edward Cullen banpiroa), Kristen Stewart (Bella Swan) eta Taylor Lautner (gizotsoa eta hirukoaren azkena, Jacob Black) dira filmaren protagonistak. Mundu osoko milioika neraberen idoloak dira eta Eclipse beraiek nabarmentzeko tresna da:&' || 'nbsp;gidoia eta interpretazioa eskasak dira eta distira alderdi fisikoan datorrela esan daiteke.
Hiru protagonisten arteko amodiozko hirukoan oinarritzen da, baina Bella eta Edward bikote perfektua direla jakinda. Bestalde, Victoria bueltatzen da, banpiro gaiztoetako bat, bere mutilagunaren heriotza mendekatu nahian.