Ipuinaren bukaera
Zinema aretoetan dugu 'Shrek, felices para siempre'
Erredakzioa
Shrekek faltan botako du benetako ogro baten bizimodua, eta ipuinarentzat bukaera ezberdina nahi du. Baina gustukoa izango ote du 'Muy muy lejano' alternatibo bat? 3 dimentsiotan estreinatzen da.
Ogro berdearen laugarren eta azken filma gaur iritsi da gure zinema aretoetara. Shrek, felices para siempre pelikulak asteko estreinaldiei aurrea hartu die, 3 dimentsiotako estreinaldiarekin. Ipuinaren azken kapitulu honetan ''Muy muy lejano''ren bertsio alternatiboa proposatuko digute.
Familia burua dugu Shrek, baina faltan botako du ''''benetako'''' ogro baten bizimodua. Rumpelstiltskin tratulariaren akordioa sinatuko du, ipuinari bukaera ezberdina emateko. Bertsio alternatibo horretan Fionak ez du Shrek jasango, eta Asnok etak Gatok ez dute protagonista ezagutuko. Rumpelstiltskin da erregea ''Muy muy lejano'' berri honetan, eta ogroek jazarpenak pairatzen dituzte. Hankaz gora aurkituko duen mundu berri hori berriz ordenean jarri beharko du Shrekek abentura berri honetan, bere lagunak salbu jarri eta Fiona benetako amodioa berreskuratzeko.
Mike Mitchellek zuzendu du filma, eta jatorrizko bertsioan de Mike Myers, Cameron Diaz, Eddie Murphy eta Antonio Banderas aktoreen ahotsak daude entzungai.