Asteko estreinaldiak
Shrek ogroa eta Gainsbourg abeslaria, izarrak karteleran
Erredakzioa
Erraldoi berde maitagarrienaren laugarren filmea, chanson frantziarraren mizke hazitako umea eta beldurrezko espainiar pelikula, bestak beste, aurki ditzazkegu asteko estreinaldien artean.
3D formatoan heldu zaigu zinema-aretoetara Shrek, felices para siempre filmea. Ogro berdearen abenturei amaiera emango dion azken partea izango da. Mike Mitchellek zuzenduta, Shreken azken abenturak ditu mintzagai. Aita familiakoa da Shrek baina faltan botatzen du bere aurreko bizimodua. Horren ondorioz, Rumpelstiltskin tratulariarekin akordio batera heltzen da eta honek bere egungo bizitzaren beste bertsioa erakutsiko dio. Bizitza berri horretan ez ditu Fionarik, Gato ezta Asno bere lagunik izango.
Joann Sfar zuzendari berriaren eskutik datorkigu Gainsbourg (vida de un héroe). Eric Elmosnino antzerkiko aktoreak interpretatuta, Gainsbourg abeslari frantziarraren bizitza hartu du abiapuntu. Kritika eta publikoaren aldetik, erantzun ona jaso du filmeak.
Juan Carlos Claverrek zuzenduta, Intrusos en Manases beldurrezko zinta dugu. Marina Gatell, Belen Lopez, Armando del Rio eta Miguel Angel Muñoz ditu protagonista. Adituen talde bat Manases hustutako herrira doa, gertakari paranormalak ikertu nahian.
Aste honetako zinema intimistaren ordezkaria Nothing personal filmea da. Hainbat jaialdietan sari anitz jaso ditu: Locarnoko Zinema Jaialdian 2009an, Sevillako Zinemaldian 2009an eta Holandako Zinema Akademiako sarietan. Stephen Rea eta Lotte Verbeek ditu protagonista eta Urszula Antionak zuzentzen du filma.
Zinema frantsesaren beste zinta. Milioi bat lagunek ikusi dute Frantzian Un regalo para ella filma. François Dupeyron zinemagilearen zuzendaritzapean, txakur bat hartzen dutenean bikote batek dituen arazoak ditu mintzagai.