Kargatzen...
Itxi

Estreinaldia

'El guardián invisible' Iruñean estreinatuko dute, otsailaren 22an

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Dagoeneko ez dago sarrerarik emanaldirako, baina Fernando Gonzalez Molina zuzendaria, Marta Etura, Itziar Aizpuru eta filmeko beste hainbat aktore bertan izango dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iruñeak “El guardián invisible”ren, Fernando Gonzalez Molina iruindar zuzendariak “Zaindari ikusezina” Dolores Redondoren eleberria egokituta sorturiko filmaren, estreinaldia hartuko du asteazkenean, hilak 22. Martxoaren 3an gainerako zinema aretoetara heldu baino egun batzuk lehenago ikusi ahalko da asteazkenean Nafarroako hiriburuan, Baluarten.

Aurkezpen horretara, ohar batean jakinarazi dutenez, Fernando Gonzalez Molina filmaren zuzendaria bertaratuko da, lagun dituela, besteak beste, Marta Etura, Elvira Minguez, Carlos Librado ‘Nene’, Patricia Lopez eta Itziar Aizpuru aktoreak eta Dolores Redondo eleberriaren idazlea, Planeta sariaren irabazlea.

Pelikula Nafarroan eta Madrilen filmatu zuten, apirilean eta maiatzean, Lesakan, Elizondon eta beste hainbat herritan, eta jatorrizko soinu banda, Fernando Velazquez getxoztarrak sortua, Baluarten bertan grabatu zuen Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, urrian.

“El guardián invisible” Baztango Trilogia Dolores Redondok idatzitako hiru eleberrien lehen zatiaren egokitzapen zinematografikoa da.

Emanaldi horretarako sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)