Itxi

Martxoaren 24tik aurrera

‘Harri zopa’ haurrentzako film laburren bilduma, euskaraz zinemetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film laburren sorta da lana, 3 eta 8 urteko umeengan pentsatuta egindakoa.

Zinema Euskaraz Zineuskadi elkarteak sustatzen duen programari esker, "Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin" haurrei zuzendutako pelikula bilduma euskaraz estreinatuko dute martxoaren 24an.

Kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film laburren sorta da, Zineuskadik jakinarazi duenez.

Zinemaren Hontza pertsonaiak "xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako" bost istorio aurkezten ditu film sorta honetan. Hontza bera da istorio guztien arteko zubi lana egiten duen pertsonaia, eta, orotara, 40 minutu inguruko iraupena dute film laburrek.

"Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin" pelikula bildumak ondorengo istorioak jasotzen ditu: "Ardiak zenbatzera", "Janztearen abentura", "Eskularrua", "Harri zopa" eta "Gailetaren ihesaldia".

“Igelen Erresuma”, apirilaren 7an

"Harri zopa" film sortaren estreinaldiaren ostean, apirilaren 7an "Igelen Erresuma" pelikularen txanda izango da. Kontakizunak igelen munduan barneratuko du ikuslea. Igelen olinpiar jokoen atarian, erresuma eta jokoen etorkizuna zalantzan jarriko dute zenbait gaizkilek.