Itxi

Urrezko Lehoia lortzeko

Alex de la Iglesiaren 'Balada triste de Trompeta' Venezian izango da

Erredakzioa

Irailaren 1etik 11ra bitartean, beste 22 lanekin ibiliko da lehian Veneziako 67. Zinemaldian.

Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarrak aurtengo Veneziako Zinemaldiko lehiaketan hartuko du parte. 2010eko Zinematografia Sari Nazioanala irabazi berri, Urrezko Lehoia irabaz dezake aurten Balada triste de Trompeta bere azken filmarekin. Espainiako Zinema Akademiako zuzendaria beste 22 lanekin ibiliko da lehian, film onenaren saria eskuratzeko. Alex de la Iglesiaren filma da lehiaketan parte hartuko duen Espainiako lan bakarra. Lehiaketatik kanpo, hala ere, bertan izango da Andrucha Waddingtonen Lope (ekozipen espainiar-brasiladarra). Luis Tosar, Leonor Watling, Pilar Lopez de Ayala eta Alberto Ammann dira lan honetan protagonistak.

Quentin Tarantino eta Guillermo Arriaga izango dira aurtengo epaimahaiko buruak. Bertan izango dira ere Ingeborga Dapkunaite Lituaniako aktorea, Arnaud Desplechin frantziarra, Danny Elfman Estatu batuetako musikaria eta Luca Guadagnino eta Gabriele Salvatore zuzendari italiarrak.

Irailaren 1ean hasiko da Venziako Mostra, Robert Rodriguezen Machete filmaren estrainaldiarekin. Jessica Alba, Michelle Rodríguez, Steven Seagal, Don Johnson, Lindsay Lohan eta Robert de Niro izen handiak daude Rodriguezen azken lan honetan.

Balada Triste de Trompeta
Zuzendariak lan honen filmaketaren aurkezpenean adierazi zuenez, ''''beldur komikoa lantzen duen tragedia irrigarria'''' da istorioa, eta pailazo, telebista eta zirko munduak uztartzen ditu. Eszenatoki honekin 70.hamarkadako Espainia islatu nahi du zuzendari euskaldunak.&' || 'nbsp;Antonio de la Torre, Carlos Areces, Carolina Bang eta Santiago Segura dira Balada Triste de Trompeta filmean protagonistak, eta, hauekin batera, beste aktore ezagun batzuk ere deitu ditu De la Iglesiak lan honetarako: Sancho Gracia, Luis Varela, Terele Pavez, Fernando Guillen Cuervo, Fran Perea, Raul Arevalo, Manuel Tejada, Enrique Villén, Joaquin Climent eta Juana Corder, besteak beste. Benetako pailazoa ere izango da aktore profesionalen artean: Alfonso Aragon, ''''Fofito'''', ikusi ahal izango dugu Balada Triste de Trompeta film berrian.


Albisteak (2)