Saria
Patxi Amezcua saritu dute New Yorkeko zinemaldi latinoan
Erredakzioa
'25 Kilates' filmak zuzendari onenari saria jaso du zinemaldiaren 11. edizioan.
Patxi Amezcuak zuzendari onenari saria eskuratu du New Yorkeko 11. Nazioarteko Zinemaldi Latinoan (NYILFF). Uztailaren 27tik abuztuaren 1a bitartean izan da eta 25 Kilates saritu dute, Iconica eta Ovideok ekoiztua.
1.000 dolarreko diru-saria jaso du zuzendari nafarrak. Gainera, William Wedigen Forgedi eman diote film onenari saria. Stephanie LaMorrek eskuratu du dokumental onenari saria, So Farrengatik. Nazioarteko film onena Fina&' || 'nbsp;Torresen Habana Evak jaso du eta film labur onenari a Career Dayk, Ivette Garcia Davilarena. Armando eta Roberto Fentek film laburren gidoientzako saria eskuratu dute Smell the Coffeerengatik.
Ekoizpen gastuetarako 15.000 dolarreko diru-saria eskuratu dute irabazleek eta sari-banaketan proiektatu zituzten.