Itxi

Lehiaketaz kanpo

Maragallen gaixotasunari buruzko filma, Zinemaldiko Sail Ofizialean

Erredakzioa

Carles Boschen 'Bicicleta, Cullera, Poma' (Bizikleta, Koilara, Sagarra) lehiaketaz kanpo ikusi ahal izango da.

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialak ''Bicicleta, Cullera, Poma'' (Bizikleta, Koilara, Sagarra) filma eskainiko du lehiaketaz kanpo. Pasqual Maragallen eta bere familiaren Alzheimerraren aurkako borroka eta bizitza prozesua azaltzen du.

Carles Bosch zuzendariaren kamerak bi urtez jarraitu ditu Maragall eta bere familia eguneroko bizitzan:&' || 'nbsp;Adimena, zintzotasuna eta umore ona erabilita, Maragallek bertan egoteko baimena emango digu eta bere familiarekin eta medikuekin ikusi ahal izango dugu, bere borrokaren berri izan dezagun. Munduan Alzheimerra duten 26 milioi pertsonen kopurua 10 aldiz biderkatu baino lehen zientzialariei sendabidea aurkitzen laguntzeko prest dagoen aparteko paziente honi bi urtez eginiko jarraipena. Film gogorra baina optimista, azken finean.


Albisteak (2)