Anoeta Belodromoan
3Dko lehenengo film espainiarra, Donostiako Zinemaldian estreinekoz
Erredakzioa
'Holy Night!' Juan Galiñanesen lehenengo filma Donostiako Anoeta Belodromoan proiektatuko dute. Gainera, Universal Studiosetako 'Gru, mi villano favorito'.
Holy Night! Noche de Paz? 3Dko lehenengo film espainiarraren proiekzioa hartuko du 2010eko Donostiako Zinemaldiak. Juan Galiñanesen opera prima hau Donostiako Anoeta Belodromoan kokatutako pantaila erraldoi batean proiektatuko dute estreinekoz. Honekin batera, Universal Studiosetako 3Dtan ekoiztutako lehenengo zinta estreinatuko dute: Gru, mi villano favorito.
Gabon-gauari buruz bestelako ideiak dituzte bai Bizarzurik eta Beleneko Atariaren pertsonaiek. Holy Night! Noche de Paz? 3Dtako animaziozko lehenengo film espainiar honetan bi hauen arteko lehia dibertigarria du mintzagai. Chris Renaudek eta Pierre Coffinek zuzendutako Gru, mi villano favorito filmean ilargia lapurtu nahi duen maltzur baten istorioa kontatzen digu. Bere asmoa lortzeko, hiru neskato burugogorrei aurre egin beharko die.
Gainera, eskolako umeei zuzendutako Nanny McPheeand the big bang zinta proiektatuko du Zinemaldiak. Susanna Whitek zuzendu du eta Emma Thompson du protagonista.
Bigarren urtez jarraian, 3Dtako pelikulak proiektatzeko areto bihurtu da Anoeta Belodromoa. Emanaldi bakoitzeko 3.000 lagun har ditzake eta filmak ikusteko 400 metro karratuko pantaila erraldoia du. Animaziozko pelikulaz gain, Zinemaldiko itxiera ekitaldia, jaialdia itxiko duen azken zintak, Zabaltegi atalaren amaiera eta emanaldi berezia saridun guztiekin hartuko ditu Belodromoaren aretoak.