70. edizioa
‘The Square’ filmak irabazi du Cannesko Urrezko Palma
Agentziak | Erredakzioa
Aurreikuspenak ez dira bete, eta epaimahaiak ez dio jaialdiaren sari nagusia eman '120 battements par minute' filmari.
Ruben Östlund zinemagile suediarrak irabazi du 2017ko Cannesko Zinema Jaialdiaren Urrezko Palma, The Square lanarekin. Arte garaikideko museo bateko langile bat da film horretako protagonista. Gizon horrek bi seme ditu eta oso eskuzabala da, baina krisi existentzial sakon batean sartzen da.
Gauzak horrela, inkesta gehienetan egindako aurreikuspenak ez dira bete, eta Pedro Almodovar buru izan duen epaimahaiak ez dio jaialdiaren sari nagusia eman 120 battements par minute filmari.
Bestalde, zuzendari onenaren saria Sofia Corpolak irabazi du, The Beguiled lanarekin (Clint Estwoodek 1971. urtean egindako beste film baten moldaketa). Halaber, Diane Krugerrek emakumezko aktore onenaren saria eskuratu du, Aus dem nichts filmean egindako lanagatik.
Hauek izan dira zinema jaialdiaren irabazleak:
- Urrezko Palma: The Square (Ruben Östlund).
- 70. Urteurrenaren Saria: Nicole Kidman.
- Epaimahaiaren Sari Nagusia: 120 battements par minute (Robin Campillo).
- Zuzendari Onenaren Saria: Sofia Coppola (The Beguilded).
- Gizonezko Aktore Onenaren Saria: Joaquin Phoenix (You were never really here).
- Emakumezko Aktore Onenaren Saria: Diane Kruger (Aus dem nichts).
- Epaimahaiaren Saria: Nelyuubov (Andrei Zviagintsev).
- Gidoi Onenaren Saria: Yorgos Lanthinos eta Efthimis Filippou (The killing of a sacred deer lanarekin) eta Lynne Ramsay (You were never really here lanarekin).
- Film Labur Onenaren Urrezko Palma Saria: Xiao cheng er yue (Qiu Yang).
- Aipamen berezia Katto film laburrari (Teppo Iraksinen).
- Urrezko kamera Saria Lehen Lan Onenari: Joune femme (Léonor Serraill).