Arrakasta
'80 egunean' eta 'Aita', London Film Festivalen ikusgai
Erredakzioa
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filma Montrealeko Nazioarteko Zinemaldian eta Karlovy Vary Jaialdian (Txekiar Errepublika) izan da ikusgai.
Jon Garaño eta Jose Mari&' || 'nbsp;Goenagaren 80 Egunean filma London Film Festivaleko Cinema Europa sailean da ikusgai egunotan.
French Revolutions, Film on the Square, Treasures from the archives edo Experimenta, dira besteak beste, Londoneko zinemaldiak dituen sailak, mundu mailako zinema onenari tartea eginez.
Bi emakumeren istorioan oinarritzen da 80 egunean; Axun (Itziar Aizpuru), 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezustekoan, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduei aurre egin beharko die Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?
Joan den maiatzaren 21ean estreinatu zen 80 egunean. Irusoin eta Moriarti etxeek ekoiztu dute, eta ETBren partaidetza izan du Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren lanak.