Itxi

Parisen zendu da

Claude Chabrol zinegilea hil da

Erredakzioa

80 urterekin hil da Claude Chabrol zinegile eta "nouvelle vague"ren aitzindaria.

Claude Chabrol, Parisen hil da gaur 80 urte zituela, ''nouvelle vague'' ren aitzindariak utzi gaitu, hirurogeita hamargarren hamarkadan frantziar zinemaren sekulako aurrerakada eman zuenak eta 1.958. urtean “El bello Sergio” filmarekin ekin zion bere ibilbide artistikoari.

Zinegile, produktore, muntatzaile eta baita "Cahiers du cinema" aldizkariko kritikaria. 1.997. urtean Donostiako Zinemaldian "No va más" filmarekin urrezko mazkorra irabazi zuen eta 2001an Donostiako Nazioarteko Zine Jaialdiko epaimahaia ofiziala zuzendu zuen.

1.959 urtetik aurrera “nouvelle vague”ren aitzindari gisa hartu zuten. 1.930ean Parisen jaio zen eta tartean farmazia ere ikasi zuen, gero zinemagintzan buru belarri sartzeko.

Bere lanen artean El Bello Sergio (1.958), Los primos (1.958), Landrú (1.962), La mujer infiel (1.968), Accidente sin huella (1.969), El carnicero (1.969), Al anochecer (1.970), La década prodigiosa (1.971), Relaciones sangrientas (1.972), Inocentes con manos sucias (1.974), Locuras de un matrimonio burgués (1.976), Violette Nozière (1.979) eta El caballo del orgullo (1.980), baina ez ditugu ahaztuko Merci pour le chocolat (2.001) eta Bel ami (2.009).

Bideoak (1)