'Impávido'
Nacho Vidalek komediara egin du salto
Erredakzioa
Sexurik gabeko amodiozko eszenak daude, pistolak, strip-teaseak eta diruz betetako maletak, baina porno-izarra ez da "pelikula osoan" biluzten.
"Impávido" filma grabatzen ari dira Gijonen. Komedia kutsua duen akziozko thrillerra da, Nacho Vidal protagonista duelarik -albo batera uzten du bere porno izar alderdia eta ez da "pelikula osoan" biluzten- Julián Villagránekin, Marta Tornérekin eta Manolo Solorekin batera.
Gijoneko Hiria Zinema Proiektuetarako Lehiaketa irabazi zuen zintak eta egitasmoaren %25aren finantziazioa suposatzen du, 250.000 gehienezko diru-kopurura arte.
Sexurik gabeko amodiozko eszenak daude, pistolak, strip-teaseak eta diruz betetako maletak, baina protagonista heroi aldrebes bat da:&' || 'nbsp;amodioaren bila dabilen ludopata bat, jokuagatik sekulako zorrak dituena.
Nacho Vidal "pelikulako pertsonaia gaiztoa" da, pertsonaia nagusiak diru asko zor dion mafiaburua. Porno aktoreak azaldu duenez, X zinema grabatzen bezain gustura dago ohiko zinema grabatzen eta bere garaian Airbagek izan zuen ohiartzuna izan dezakeela adierazi du.
Vidalez gain, Julián Villagrán, Marta Torné, Manolo Solo Carolina Bona, Selu Nieto, Víctor Clavijo, Pepe Oliva eta Pablo Penedo dira protagonistak. Gijon hiriko hainbat tokitan grabatuko dute.