Itxi

Donostian

'Monsters' eta 'El último exorcismo', Beldurrezko Zinemaren Astean

Erredakzioa

Urriaren 30etik azaroaren 5era izango da Gipuzkoako hiriburuan eta "azken urteotako munstroen inguruko film onenetariko bat" proiektatuko dute.

Azken urteko beldurrezko film garrantzitsuenetariko bi, Gareth Edwardsen Monsters britainiarra eta Daniel Stammen El Último exorcismo estatubatuarra, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astean izango dira, urriaren 30etik azaroaren 5era.

Donostia Kulturak agiri batean azaldu duenez, beldurrezko zinemaren munduko webgune eta foro garrantzitsuenak Monsters filma dute mintzagai eta, askoren ustez, "azken urteotako&' || 'nbsp; munstroen inguruko film onenetariko bat" da. Bestalde, El último exorcismo, Eli Rothen ekoizpenarekin -Cabin Fever (2002) eta Hostel (2005) filmen egilea- dokumental baten itxura hartzen du eta Cotton Marcus apaizaren azken exorzismoa erakusten du.

Zinta hauetaz gain, aurten argia ikusi duten genero horretako film garrantzitsuenak ikusi ahal izango dira Donostiako lehiaketan. Dream Home edo Death Kappa ekitaldeko filmak, kasu, edo The Clinic australiarra, edota Tucker &' || 'nbsp;Dale vs. Evil amerikarrak. Gainera, Die Tür alemaniarra, Vampires belgiarra eta A Serbian Film ikusi ahal izango dira.

Horrela, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astean parte hartuko dute filmen aurrerapen bat eman dute eta Publikoaren Film Luze Onenari sarirako borrokan izango dira.