Zinema
Iciar Bollainen 'También la lluvia', Oscar sarietara
Erredakzioa
'Lope' eta 'Celda 211' filmak bidean gelditu dira. Bolivian filmatu dute eta Luis Tosar eta Gael Garcia Bernal dira protagonistak. Urtarrilaren 7an estreinatuko dute gure artean.
Iciar Bollainen También la lluvia pelikula Oscar sarietarako bidean da, Lope eta Celda 211en gainetik gelditu ostean. Hautagai definitiboak urtarrilaren 22an jakinaraziko dituzte eta sariak otsailaren 22an emango dituzte, Los Angeleseko Kodak Theatren. Hedabideen aurrean izan da Bollain eta bere txundituta dagoela aitortu du, izan ere, "Celda 211 mundu guztiak ikusi du eta También la lluvia, oso gutxik".
Espainiako Zinema Akademiak Iciar Bollainen Tambien la lluvia aukeratu du Espainia ordezkatuko du ingelesa erabiltzen ez duen pelikula onenari sarirako hautagai bezala, Oscarretako 83. edizioan eta baita Mexikoko Ariel sarietan ere. Urtarrilaren 7an estreinatuko dute gure artean. "Oscarrerako bidea luzea" dela azaldu du Bollainek eta lehen pausua egiteaz harro sentitu dela esan du.
Bolivian grabatu dute eta Valladolideko Seminci zinemaldia irekiko du. Luis Tosar eta Gael García Bernal dira protagonistak eta Daniel Monzonen Celda 211 eta Andrucha Waddingtonen Loperen gainetik gelditu da.
Ingelesezkoak ez diren filmetarako Oscarretarako hautagaiak jasotzeko epea ostiralean amaituko da, baina Iciar Bollainen aurkari batzuk ezagutzen ditugu dagoeneko:&' || 'nbsp;Alejandro González Iñarritu, Danis Tanovic eta Rachid Bouchareb, Canino greziarrarekin batera eta Canneseko Urrezko Palmondoa eskuratu zuen filma.