Itxi

Grabazioa

'Vitoria, 3 de marzo' pelikularen grabaketa hasi da

AGENTZIAK | erredakzioa

Leer en Castellano

Gasteizko alde zaharreko Errementari kalea 1976 urtera itzuli da, Francisco Franco diktadorearen heriotzaren hilabete batzuk geroago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Martxoak 3ko gertakizunak oroituko dituen filmaren grabaketa hasi zen astelehenean Gasteizen. Pelikulak 1976an langile-borrokaren aurka gertatutako karga polizialak gogora ekarriko ditu; zehazki, Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan bost hildako eta ehunka zauritu eragin zituena.

Filmazioaren hirugarren egunean, Gasteizko alde zaharreko Errementari kalea 1976 urtera itzuli da, Francisco Franco diktadorearen heriotzaren hilabete batzuk geroago. Figurante ugari boluntarioak dira, zenbait eszenatan doan parte hartzea erabaki dutenak. Gaurko sekuentzia, emakumeen manifestazio baten aurkako karga poliziala, hainbat alditan errepikatu behar izan dute arduradunek, atseden txiki bat eman arte.

Pelikularen zuzendariak, Victor Cabacok, filmak gasteiztarren artean duen “aparteko” harrera azpimarratu du. Horietako asko grabaketa ikustera hurbildu dira, eta tragedia gertatu zen 1976ko egun horretan haiek zein haien familiek non zeuden eta zertan zebiltzan gogoratu dute.

Amaia Aberasturi Begoña izango da, filmaren protagonista, 18 urteko neska “alaia, ameslaria eta burugogorra”. Hori Mikelekin maiteminduko da, greban dagoen eta langile mugimenduan gero eta gehiago sartuko den gaztea, Mikel Iglesias aktoreak interpretatua.

Bestalde, Alberto Berzalek Begoñaren aitaren papera egingo du, irrati lokal batean lan egiten duen eta Mikelen aurka jarriko den kazetaria. Horrez gain, Oti Manzanoren pertsonaia andaluziar emigrante bat izango da, herritik joan behar izan ziren familia guztiak  irudikatuko dituena.

“Vitoria, 3 de marzo” 90 minutuko pelikula izango da eta filmazioa bost edo sei aste luzatuko da Gasteizen.

Albisteak (1)

Bideoak (1)