Itxi

Krisia dela eta

Zinemaldirako aurrekontua murriztuko duela baieztatu du Aldundiak

Erredakzioa

Markel Olano diputatu nagusiak azaldu duenez, jaialdiak ezin izango du aurrekontu murrizketa ekidin, kultur ekitaldi guztiak irizpide bakar batekin neurtu behar direlako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zinemaldirako aurrekontua murriztuko du bigarren urtez, Markel Olano diputatu nagusiak adierazi duenez. Gipuzkoako Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran azaldu duenez, ezin dute “salbuespenik” egin, hori ez bailitzateke bidezkoa izango diru murrizketa jasango duten gainerako ekitaldiekin.

Zinemagintza arloko kideei zuzendu zaie diputatu nagusia, eta egungo egoera ekonomiko ''''larria''''ren aurrean ''''gerrikoa guztiok estutu behar'''' dugula esan du. Olanok, dena dela, babesa adierazi dio Zinemaldiari, “doitzen ari izateak ez baitu baztertzen ari garela esan nahi”.

Juan Carlos Cano PP alderdiko bozeramailea Aldundiak hartutako erabakiaren aurka agertu da. ''''Aurrekontua murriztuta jaialdiaren kalitatea ere gutxitu dute eta horrek, etorkizunera begira, kolokan jar lezake jaialdiaren bideragarritasuna'''', iritzi dio.

2010eko Zinemaldirako, Kultura Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak aurreko ekarpenari eutsi zioten. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, milioi bat eurotik 850.000 eurora murriztu zuen diru-emaria.

Albisteak (2)