Estreinaldiak
'La red social' eta Elsa Pataki, zinema-aretoetan protagonista
Erredakzioa
David Fincher eta Bigas Luna lehian izango dira aste honetan eta 'Pa Negre' bere tokiaren bila dabil, Zinemaldian eskuratutako arrakastaren ostean.
David Fincherrek eta Bigas Lunak La red social eta DiDi Hollywood filmak estreinatzen dituzte, hurrenez hurren, aste honetan. Ospeari eta zekenkeriari buruzko filmak dira protagonista aste honetan zinema-aretoetan eta hirugarren postuan Agusti Villarongaren Pa Negre dago, Zinemaldian izandako arrakasta aretoetan berresteko helburuarekin.
David Fincher (Seven, El club de la lucha) da La red social filmeko egilea, Aaron Sorkin (El ala oeste de la Casa Blanca) filmaren gidoiarekin eta hainbat aktore gazterekin:&' || 'nbsp;Jesse Eisenberg, Andrew Garfield eta Justin Timberlake abeslaria.
Bigas Luna zuzendari eta gidoilaria (Caniche edota Jamon, Jamon filmen egilea) zinemaren gailurraren ikuspegi berri bat eskaintzen digu DiDi Hollywood filmean. Elsa Pataky da protagonista, Estatu Batuetan arrakasta lortzeko edozer egingo duen aktore espainiarra.
Agustin Villarongaren Pa Negre filma ere aste honetan helduko da zinema-aretoetara, Donostiako Zinemaldian Nora Navasentzat emakumezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra eskuratu ostean.
Luis Berdejo zinemagile donostiarra (RECen gidoigilea, besteak beste) La otra hija thrillerrarekin egingo du debuta zuzendari gisa. Kevin Costner, Gatlin Griffith eta&' || 'nbsp;Ivana Baquero dira protagonistak. John Connollyren izen bereko eleberrian oinarritzen da.