Sektorearekin desadostasunak
Ignasi Guardans kargutik kendu du Gonzalez-Sindek
Erredakzioa
Zinemaren sektorearekin izandako desadostasunak izan dira erabakiaren arrazoi nagusia. Carlos Cuadrosek hartuko du bere lekua.
Ignasi Guardans Zinemaren zuzendari orokorra kargutik kendu du Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak eta gaur eramango du Ministro Kontseilura. Carlos Cuadrosek hartuko du bere tokia.
Guardans Zinematografiaren eta Ikusentzunezko Arteen Institutuaren zuzendari zen 2009ko apirilaren 24tik eta, jakinarazi dutenez, arrazoia zinemaren sektorearekin izandako liskarrak izan dira.
Ignasi Guardansek Twitterren jasotako babes-mezuak eskertu ditu eta "etorkizunera begira, lasaitasunez, konzientzia garbiarekin eta leialtasun probatuarekin" egiten duela aurrera.
Guardansen kudeaketak polemika handia eragin du sektorean, zinema ekoizpenen inguruko laguntzak banatzen dituen Zinemaren Legea dela eta.