Hiru film
'Avatar 2' eta 'Avatar 3', 2014 eta 2015ean
Erredakzioa
James Cameron datorren urtean hasiko omen da gidoi berrian lanean. Bigarren atala 2014ko abenduan helduko da, eta hirugarrena 2015eko abenduan.
James Cameronek Avatar 2 eta Avatar 3 lanak ditu jomugan. 2011 hasieran hasiko da lehenengoaren gidoia idazten, grabazioa urte bereko amaieran hasteko. Oraindik ez dakite bi filmak aldi berean grabatuko dituzten. Bien gidoia amaitzean erabakiko dute grabazioaren plangintza, FOXek agiri batean azaldu duenez.
Estreinaldi data argiago dutela dirudi:&' || 'nbsp;bigarrena 2014ko abenduan estreinatuko da eta hirugarrena 2015eko abenduan. Cameronek eta Jon Landauk ekoiztuko dituzte bi filmak, Lightstorm Entertainment ekoiztetxearen eskutik.
Zuzendariaren hitzetan, publikoaren itxaropenak hobetzea da helburua, baina lehen atalean izandako gaietan eta pertsonaietan sakonduko dute.
2.800 milioi euro eskuratu zituen Avatarren lehen atalak eta hiru Oscar sari, zuzendari artistikoari, ikus-efektuei eta fotografiari.
&' || 'nbsp;