Sariak
Karlos Alastruyren film bat saritu dute Los Angeles Film Awards sarietan
eitb.eus
Nazioarte mailako jaialdi honek hileko film onenak aukeratzen ditu berrogeita hamar bat ataletan. Nafarroan ezarritako zinemagileak 2017ko abenduko film esperimental onenaren saria irabazi du.
“Still being me” (Ni neu izaten jarraitu) Karlos Alastrueyk idatzi eta zuzendutako film labur esperimentalak lan esperimental onenaren saria irabazi du Los Angeles Film Awards Kalifornian antolatutako sarien 2017ko abenduko edizioan.
“Still being me” filma “nerabezaroan nortasuna eraikitzen den unera” gerturatzen da, zuzendariaren esanetan, eta Paula Boneta, June Agós eta Alejandra Mayordomo nafarrak ditu protagonista. Musikaz German Ormaechea arduratu da.
Lana hamalau egunean filmatu dute, hamar hilean zehar, Nafarroan bertan, Frantzian eta Norvegian.
Hari horretatik tiraka, “Al otro lado” proiektuan lanean ari da Alastruey egun: 2018an filmatuko du, Nafarroan, eta aktoreak Aiora Lopez, June Agós, Ainara Txokarro, Adriana Mateoa, Noelia Garcia eta Paula Boneta izango dira.