Itxi

Hollywoodeko akademia

'The Shape of Water', Oscar sarietarako faborito nagusia 13 izendapenekin

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bestalde, Christopher Nolan zinemagilearen 'Dunkerque' pelikula belikoak 8 izendapen lortu ditu. Ondoren, 'Three Billboards Outside Ebbing, Missouri' film independenteak 7 izendapen izan ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'The Shape of Water' Guillermo del Toro mexikarrak zuzendutako filma da Oscar sarietako 90. edizioko faborito nagusia, Hollywoodeko Akademiak gaur iragarri duenez.

Bestalde, Christopher Nolan Erresuma Batuko zinemagilearen 'Dunkerque' pelikula belikoak zortzi izendapen lortu ditu. Ondoren, 'Three Billboards Outside Ebbing, Missouri' film independenteak zazpi izendapen izan ditu.

'Darkest Hour' Winston Churchill figuran oinarritutako film luze politikoak sei izendapen lortu ditu. 'Phantom Thread' dramak beste sei izendapen jaso ditu, Daniel Day-Lewisen agurrean.

Gainera, 'Blade Runner 2049' filmak bost hautagaitza bereganatu ditu, guztiak esparru teknikoan. Bitartean, Greta Gerwigen 'Lady Bird'ek beste bost izendapen lortu ditu.

Urrezko Globoak

Del Tororen pelikulak Urrezko Globoetan ere izan zuen izendapen kopururik handiena. Zazpi sari eskuratzeko aukera zuen, baina azkenean bi bakarrik eraman zituen: zuzendari onenarena eta soinu-bandarik onenarena (Alexander Desplat).

'Three Billboards Outside Ebbing, Missouri', ostera, sei izendapenekin heldu zen Urrezko Globoen sari-banaketara, eta lau eskuratu zituen azkenean; besteak beste, pelikula dramatiko onenarena, gidoirik onenarena eta emakumezko aktorerik onenarena (Frances McDormand).

 

Bideoak (1)