Itxi

Palmaresa

'A Serbian Film', proiektatu gabe, Beldurrezko Astean saritua

Erredakzioa

"Publikoaren sari berezia" eskuratu du, "proiektatua izan gabe adierazpen askatasunaren sinbolo bihurtzeagatik". Josemi Beltran izango da Jose Luis Rebordinosen ordezkoa zuzendari lanetan.

''A Serbian Film'' lanak "publikoaren sari berezia" eskuratu du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean, "proiektatua izan gabe adierazpen askatasunaren sinbolo bihurtzeagatik". Polemika handia piztu da azken egunetan, eta proiekzioa bertan behera utzi zuen epaile batek. Gainera, film hauek saritu ditu publikoak: "Black Death" (film luze onenari), "Boogie, el aceitoso" (animaziozko&' || 'nbsp; film luze onenari), "Pixels" (film labur onenari) eta "Brutal Relax" (Espainiako film labur onenari). Gazte epaimahaiak Patrick Jean frantziarraren "Pixels" saritu du.

Bestalde, Josemi Beltran izango da Jose Luis Rebordinosen ordezkoa Donostia Kulturako Zinema unitatean, eta hortaz, Beldurrezko Asteko zuzendaria ere izango da. Denis Itxaso Kultura eta Gazteria zinegotziak jakinarazi duenez, 2011ko urtarrilaren 1ean izango da, Rebordinosek Zinemaldiaren zuzendaritza hartzen duenean.

Intxaurrondoko Larrotxene Kultur Etxeko zuzendaria da Josemi Beltran eta ikusentzunezko sailean lan egin du, eta aurretik kultura eta zinema kudeaketan izan da, batez ere Gasteizen.

Donostiako 4. Instrukzio Epaitegiak ebatzi zuen, kautelazko neurri gisa, A Serbian film pelikularen proiekzioa bertan behera uztea, Kode Penalaren 189. artikuluan tipifikatu eta zigortutako sexu askatasunaren kontrako ustezko delitua betetzen duen edo ez erabaki arte''''.

Atzo, osteguna, eskaini behar zuten filma Antzoki Zaharrean, eta gaur, ostirala, Victoria Eugenian, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan.

Behin betiko ebazpenaren zain, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendaritzak epailearen erabakia ''''obeditu eta errespetatu'''' egiten duela adierazi du.

Albisteak (2)

Bideoak (3)