Kargatzen...
Itxi

Otsailak 19–Martxoak 4

Émilie Jouvet zinemagileak Zinegoaken Ohorezko Saria jasoko du

eitb.eus

Leer en Castellano

Frantses zinemagileak otsailaren 19an jasoko du saria, jaialdiaren inaugurazio ekitaldian. “Emakumeen gorputza eta intimitatea borrokarako tresna bihurtu du”, jaialdiaren antolatzaileen esanetan.

Emilie Jouvet

Edizio honetako Ohorezko Saria Émilie Jouvet zinegile frantsesak jasoko duela iragarri du gaur Zinegoak jaialdiak. Pau Guillen Zinegoakeko zuzendariak esan duenez, Jouvetek "emakumeen gorputza eta euren intimitatea borrokarako tresna bihurtu du" bere lanaren bitartez.

Jouvet Parisko Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean egin zituen ikasketak, argazkilari eta zuzendari modura egin du lan, eta ekoizle lanetan ere ibili da, militantziagatik eta beharrizanagatik. Bere lanetan sexu askatasuna eta pluraltasuna aldarrikatzen du modu zabal eta transbertsalean, eta bere lan gehienak berak ekoitzi behar izan ditu, Zinegoakeko antolatzaileek azaldu dutenaren arabera.

Ohorezko Saria inaugurazio ekitaldian jasoko du Jouvetek, otsailaren 19an, Arriaga Antzokian.

Jouveten lana, jaialdian ikusgai

Jouveten lana ezagutzeko interesa dutenek Zinegoaken izango dute horretarako aukera. Bere azken bi lanak, "My body my rules" eta "Too much pussy", jaialdiaren programazio ofizialaren baitan proiektatuko dira otsailaren 19a eta martxoaren 4a bitartean.

"Aria" Jouveten dokumentala, ostera, "3, 2, 1... Zinegoak" aurre-jaialdian ikusi ahalko da. Hitzordua otsailaren 18an izango da, 19:00etan, BBK Aretoan.

Azkenik, Jouvetek masterclass bat eskainiko du BilbaoArten, otsailaren 20an, debalde.