3. edizioa
Abian da Bilbon ZINEBIEXPRESS laburmetraien lehiaketa
Erredakzioa
Parte-hartzaileek 48 ordutan grabatu beharko dituzte 3 eta 10 minutu bitarteko film laburrak. Bilbo izan beharko du, derrigorrez, filmatzearen eszenatokia.
ZINEBIEXPRESS 48 ordutan grabatutako laburmetraien lehiaketan murgilduko da Bilbo asteburu honetan. Izena emateko epea itxi ondoren, laburmetraien gaia ezagutzera eman dute antolatzaileek. Hortik aurrera, 48 ordu izango dituzte parte-hartzaileek euren lanak egiteko.
Antolakuntzak DV zinta bat emango dio parte hartzaile bakoitzari eta baita jarraitu beharreko arau batzuk. Laburmetraiek 3 eta 10 minutu arteko iraupena izango dute, kredituak barne. Gainera, kanpoan filmatzen den %100a Bilbon grabatu beharko dute. Laburmetrai irabazleak Bilboko Zabalgune Eraikinean aurkeztu behar izango dituzte astelehenean, azaroak 15, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.
Film labur onena 700 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 400 euro. Saridunen izenak datorren azaroaren 19an izango den ekitaldi batean emango dute jakitera. Bertan, lehiaketan parte hartu duten laburmetrai onenak proiektatuko dituzte.