Pre-Fant
Zinema frantsesa eta musika, Fant jaialdiaren atarian
Agentziak | Erredakzioa
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia maiatzaren 4tik 11ra egingo dute, baina apirilaren 23tol 27ra doako hainbat jarduera izango dira Bizkaiko hiriburuan, zinamaldiaren kariaz.
FANT Bilboko Udalak antolatzen duen fantasiazko zinemaldiaren 24. edizioa maiatzaren 4tik 11ra egingo da, baina aurretik, apirilaren 23tik 27ra, doako zenbait jarduera izango dira BBK Aretoan, Guggenheim Bilbao Museoan eta Bilborock aretoan, Pre-Fant egitarauan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Kale Nagusiko BBK Aretoan, apirilaren 23, 24 eta 25ean, bina saio izango dira egunero, 18:00etan eta 20:00etan. Lehen saioan, Frantziako fantasiazko zinemaren hiru lan klasiko ikusi ahal izango dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin: Maurice Tourneurren "La main du diable" (1943), Luis Buñuelen "Le fantôme de la liberté" (1975) eta Georges Franjuren "Les Yeux sans visage" (1960).
Bigarren saioan, Sitges Tour a Contracorriente esperientziaren baitan, 2017an ekoitzitako eta Sitgeseko zinemaldiaren azken ediziotik igaro diren bi lan ikusi ahal izango dira: Brian Taylorren "Mom and Dad" film estatubatuarra eta Shane Abbessen "The Osiris Child" australiarra. Apirilaren 26an, Bi Liu Jianen "Have a Nice Day" animaziozko film txinatar odoltsua ere eskainiko dute saioan.
Kontzertua
Apirilaren 27ko gaueko programazioaren barruan, 1980ko hamarkadako new wave elektronikoa omenduko duen festa-ikuskizuna izango da, 80'Beat Mamba Beat edo Doctor Deseo taldeetako musikariak elkartu dituen taldearen kontzertuarekin.