Kargatzen...
Itxi

14. edizioa

Zinemarako sarrerak 2,90 euroan EAEn eta Nafarroan, Zinemaren Jaian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Maiatzaren 7tik 9ra, Zinemaren Jaiaren hamalaugarren edizioa egingo dute Espainiako Estatu osoko zinema aretoetan.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetarako sarrerek 2,90 euroko prezioa izango dute maiatzaren 7, 8 eta 9an, egun horietan Zinemaren Jaiaren hamalaugarren edizioa ospatuko dutela eta.

Txartelak prezio murriztuan lortzeko modua aurreko edizioetako berbera izango da: 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek izan ezik, ikusleek akreditazioa bete beharko dute, apirilaren 10etik aurrera, Zinemaren Jaiaren webgunean.

Sarrerak hiru bide erabiliz eskuratu ahalko dira: aretoetako txarteldegiak, aretoen atarietako salmenta kutxazainak eta Internet bidezko ohiko salerosketa sareak.